Taldekideak: Aritz (ahotsa, gitarra akustikoa eta harmonika) eta Ander (gitarra elektrikoa).
Big Fingers and The Love Seeds 2008ko udaberrian hasi zen forma hartzen. Aritz eta Beñat gitarraz zenbait kanta jotzeko geratu ohi ziren, bestelako asmorik gabe. Denbora baten ostean, zenbait kanta zortzi-pistako grabagailu batekin grabatu eta 2009ko Abenduan maketa bat kaleratu zuten (zeinarekin 2010eko Gaztearen XIX. Maketa Lehiaketako hamar finalisten artean sailkatu ziren). Orduan sartu zen Ander taldean zuzenekoari forma emateko. Geroztik hainbat zuzeneko eskaini dituzte.