HUTSA grabaketa estudioan!

HUTSA bikote akustikoak bere lehen lana grabatzen dago Urduñako Alhondegi berrian, Jabi Palacios teknikariaren eskutik. Erizek jada gitarra guztiak grabatu ditu eta Mariak ia Ahots guztiekin bukatu du. Larunbat honetan jarraituko dute grabaketarekin, bitartean Erizen bideo batzuk ikus ditzakezue.

Runbatxou Uribarrin!!!

Kontzertu ederra eskaini zuen pasa den larunbatean Runbatxou bikoteak. Bilboko Uribarri auzoko jaietako egitarauaren barruan, gazteen eguna zela eta, paella eta tortila txapelketaren bazkariaren ondoren, bazkaloste animosoa antolatu zen.
Runbatxou bikoteak ez zuen inor axolagabe utzi beraien kantu eta umorearen artean.

Hutsa taldearen...KONTZERTU DIDAKTIKOAK!

Hutsa bikotea osatzen duten Eriz eta Mariak proiektu berri bati ekin diote. Adin ezberdinetako umeei zuzendua, hauek musikarekin kontaktu zuzena izatea eta batez ere sormena bultzatzea helburu izango dute helburu. Azken finean, musikaz eta musikarekin gozatzea!
Informazio guztiarekin blog berezi bat jarri dute martxan eta informazio gehiago nahi izatekotan beraiekin zuzenean jar zaitezkete kontaktuan.