Nor gara gu? Zer gara gu?

Sortzailez betetako itsasoa da Euskal Herria. Asko dira euskal kultura aberasten duten sortzaileak eta era berean kulturaren garapena eta bizirautea bermatzen dutenak. Tamalez, askok eta askok beraien proiektuen biziraupena mugatuta ikusten dute, zaila suertatzen delako lanak plazaratzeko aukera lortzea edota gutxieneko baldintza duinetan zabaltzea.

Era berean, antolatzaile asko dira zailtasunak aurkitzen dituztenak beraien areto, kultur etxe, taberna, edota edozein eremutan egitarau luze edo jarrai bat osatzeko, bai arazo ekonomikoak edota teknikoak direla medio.

Bi arazo hauek ustartu eta elkarren konponbide direla ikusita BAREAren helburua, antolatzailea eta sortzailea kontaktuan jartzeko baliabide bat izatea da. Zerbitzu zabal bat eskaini nahi diegu antolatzaileei, jakinda BAREA osatzen dugun sortzaileontzako onuragarria izango dela ere.
Kontaiguzu zein den kultura munduan zure behar-izana eta guk erantzuna ematen saiatuko gara.
Euskal sormenaren itsasoa tsunami bihur dezagun!