JOSU BERGARA


NORA ZOAZ izenburua dauka bakarlari bizkaitarraren lan berria, Mutrikuko AME estudioetan grabatu da, 2008ko iraila eta 2009ko ekaina artean. Hamar abestiz osatutako lan honetan
euskal kantautore tradizionalen oinarritik hasi eta erritmo eta ildo musikal berrietara aurrera pausua eman da. Horrela, kantuak hartu eta “talde-abestietan” bihurtu dituzte,
eta emaitzan antzematen denez, kantu berriak indarra eta freskotasuna irabazi dute. Rock, Jazz eta Bossa doinuekin konposizioak aberastu egin dira, adibidez, “Galdu gara”, “Hodei eta euri gehiago” eta “Txikitan” kantuetan saxofoia eta bibolinak pop-rock bandarekin elkartzen direnean.
Hala ere, kantautorearen xarma edo kutsu berezia ez zuen galdu nahi, eta egileak eta teknikariek “Eneritz” edo “Beldurra” kantuetan esentzia edo ispiritu hori mantentzearen aldeko apostua egin dute. Era berean, “Lapatzatik” kantua bizkaiko kostaldeko Ea herriaren jendearen omenez egindeko abestia da, eta horrela habanera erritmoa hartuta, mariñelen ingurukoak eta beste zenbait istorio kontatzen ditu herri txiki horren bizkaieraz idatzitako hitzetan.

Hau da orain arte egindako bidea:
Karramarroen Hiria” izenarekin argitaratu zen bakarlariaren lehenengo lana. 2006ko irailean Burgoseko Entertainiment estudioan grabatu zen eta bertan, grabaketa eta produkzio sinplea eta errazarekin, www.myspace.com/josubergara webgunean entzungai dagoen emaitza pertsonala eta hurbila lortu zen.

Nora zoaz” , orain aurkezten dagoen bigarren diska.



Azken urteetako gorabehera aipagarriak:
2007 - Kalesound maketa lehiaketa - Epaimahaiaren aipamena, letren sakontasuna goraipatuz.
2008 - Musicosamateurs.com Bartzelonako elkartearen on-line lehiaketan lehenengo saria.


Nora Zoaz kantuaren bideoklipa





 GURE SORTZAILEAK