RUNBATXOU!

Gitarra eta kajoia kotxean sartu eta bazkari edo afari eder batek itxaroten dituelakoan herri berri batera abiatzen dira runberoak. "Duende"a daukan bikote honek, Los Delinquentes, La Cabra Mecánica eta Kiko Venenotik hasi ta, Erramun Martikorena, Pirritx eta Porrotx edota Sagarroi bezalako taldeen kantuei ere errunba kutsua emateko gai dira.
Kloratita eta Amaiur taldeetan ibilbide luzea egin ondoren, Gorka eta Ekaitz, tabernetan hainbestetan garagardo artean esandako tontakeriak, txisteak eta anekdotak, musikaz bustitzen dituzte orain, entzulegoari une alai eta barregarriak eragiteko asmoaz.

Emanaldiak era ezberdin batean ulertzeko modu bat da RunbaTxou!rena. Taberna , gaztetxe, jai , herri bazkari eta afarietan abestuz, jendea barrez leherrarazteaz gain, beraiek ere ondo pasatu nahi dute eta erraz aurkituko ditugu errepertorioan aurrera egin ezinik barreak eragindako negar malkoak sikatzen.








GURE SORTZAILEAK