BIG FINGERS AND THE LOVE SEEDS


Big Fingers and The Love Seeds taldeak alt-country estiloa duela ardatz esan daiteke. Gitarra akustiko eta ahotsa gitarra elektriko batekin osatzen dira oinarrian rockeroak diren kantak folk, country eta blues ikutuekin jantziz. Beren zuzenekoek kontzertu akustikoen xarma dute, jarrera rockeroa galdu gabe. Emaitza: publiko zabal bati eskainiriko saio atsegina, proposamen musikal tinko batez eta une hunkigarri zein dibertigarriz osaturikoa.

Taldekideak: Aritz (ahotsa, gitarra akustikoa eta harmonika) eta Ander (gitarra elektrikoa).

Big Fingers and The Love Seeds 2008ko udaberrian hasi zen forma hartzen. Aritz eta Beñat gitarraz zenbait kanta jotzeko geratu ohi ziren, bestelako asmorik gabe. Denbora baten ostean, zenbait kanta zortzi-pistako grabagailu batekin grabatu eta 2009ko Abenduan maketa bat kaleratu zuten (zeinarekin 2010eko Gaztearen XIX. Maketa Lehiaketako hamar finalisten artean sailkatu ziren). Orduan sartu zen Ander taldean zuzenekoari forma emateko. Geroztik hainbat zuzeneko eskaini dituzte.





Hemen daukazue bikotearen zuzeneko bat:




GURE SORTZAILEAK