Hutsa on tour!!!

Hutsa bikote akustikoaren birak aurrera darrai.

Pasa den astean Eskoriatzako Inkernu tabernan jendea ahozabalik utzi ondoren, ostiral honetan, hilak 18, Leioako Kurkudi tabernan eskainiko dute bere errepertorioa. Badakizue, kafeaz (edo garagardoaz) gozatzeko musika lasaia.

Beraz, zuen egutegian apuntatu, ostiral honetan, 21.30etatik aurrera, Leioako Kurkudi tabernan...Hutsa!