Big Fingers & the love seeds Oiartzunen!!!

Oiartzungo Kataxulo gaztetxearen 5. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute apirilaren 8tik 17rako tartean.

Apirilaren 9an, besteak beste, larunbatari txispa pizteko Big Fingers & the love Seeds bikotea arituko da zuzenean gaztetxean. Beraiekin batera Desertu Hok, Big Brown Beavers eta Edan taldeak arituko dura.

Kontzertu ezberdin, anitz eta alai batetaz gozatu nahi baduzue, badakizue...larunbatean... Kataxulora!!!

Bide batez, Zorionak Kataxulo gaztetxeari gure partez!!!