Kafea hartu...eta korrika!


Ostegun honetan, Korrika Kulturala dela eta, Sopuertako Udalak eta Berba Lagun taldeak antolatuta, HUTSA bikote akustikoak kontzertua eskainiko du.
Kontzertua arratsaldeko 20.30etan hasiko da Sopuertako Balugako Auzo Etxean eta sarrera librea izango da.

Nahi baduzue arratsalde atsegin batetaz gozatu, musika onarekin eta kafe goxoaz...soilik konpainia ona beharko duzue! Bestea guk jarriko dugu eta!